XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Parisko beste antikuario bati oinetako pare zahar bat erosi niola.

Berak behin eta berriz esaten zidan Mitxel pirata entzutetsuarenak izan zirela, baina nik sinentsi ez, eta prezioa igotzeko aitzakiatzat hartu nuen.

Azkenean, prezioaz ados jarri, eta etxera eraman nituen oinetakoak; zinez bitxiak ziren, krokodrilo azalez-edo egindakoak ziruditen.

Orduantxe xelebrekeria bururatu zitzaidan: oinetakook jantzi eta kalera irten ez nintzen ba egin!

Eta orduan konturatu nintzen eskuineko oinetakoak min egiten zidala, etxera erdi herrenka iritsi nintzen, eta sinetsia nengoen halako burutazio eroak beste atarramendurik ezin zuela izan, lupa batez oinetako haietako baten zorua miatzen hasi nintzenean.

E.E.V.- Eta orduan topatu zenuen mapa?

R.L.- Ez, ez zen horren erraza izan.

Kontuan hartu bi mende inguru pasatu direla oinetako haiek erabili zirenetik, denboraren poderioz oinetako zorua arras hondatu eta higaturik zegoen.

Lehendabizi gogordura antzeko zerbait ukitu nuen hatzez, (...)